top of page

Bi kurtsoetako balorazio finala

  • asieeeer
  • 19 may 2017
  • 1 Min. de lectura

Teknologia egiten pasa ditudan bi urteak asko gustatu zaizkit eta, hurrengo urtean Filologia egitea aukeratu badut ere, baliogarriak izango zaizkidan gauzak ikasi ditudala iruditzen zait. Teknologia arloan asko ikasi dut, baina tailerrean denbora gehiago pasatzea gustatuko litzaidake, azken finean, teknologia ez da soilik informatika eta informatika egiteko badago arlo bat.

Gainera, teknologia arloarekin zerikusirik ez duten gauzak ere ikasi ditut. Izan ere, kopiaketan harrapatu izanak, nire pentsakera aldatzea eragin du eta bizitzan beste jarrera bat erakutsi behar dudala irakatsi dit. Eskerrak eman behar dizkizut, izan ere, "garaiz" harrapatu didazu eta unibertsitatera lan egiteko gogoekin joan behar naizela ulertu dut, ikasketak joko bat bezala hartu gabe.


 
 
 

Comments


© 2016 by Asier Hernández.

bottom of page