
Ni Asier Hernández naiz, ikasketak bukatzeko eta bizitzen hasteko irrikaz dagoen 17 urteko gaztea.

Zinema da nire hobbietatik gustukoenetarikoa eta gogokoen dudan pelikula "300" da.

Baxu elektrikoan eta solfeon tituluak ditut eta kitarra jotzea gustatzen zait nire aisialdian. Niretzako munduko baxu-jotzailerik hoberena Flea da.

Koldo Mitxelena ikastetxean batxilergoko bigarren urtean ikasten ari naiz.

Unibertsitatera joatea gustatuko litzaidake, ingeniaritzaren bat ikastera. Hala ere, zalantzati nabil.

Katu bat daukat, duela 2 urte adoptatutakoa. Animali asko daude sufritzen gaur egun, beraz, erosi baino hobeto iruditzen zait animali horiei etxe bat eskaintzea.

Mendi ederrak ditugu Euskal Herrian eta udan maiz joaten naiz arratsaldea Aiako Harrietan pasatzera.

Estetikoki asko gustatzen zaizkit tatuajeak eta dirua aurrezten dudanean beso osoa tatuatzea gustatuko litzaidake.

Bidaiatzea gustuko dut, munduko kultur eta herrialde ezberdinak ezagutzea garrantzitsua dela iruditzen zait. Zorte handia daukat, izan ere, dagoeneko asko bidaiatu dut munduan zehar.